XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denik ere, bi urteren orde, bortz urte atxiki baitute preso, ez da harritzeko barne guzia kedar, kirets eta mingatx baitzuen, sekulan baino minberago.

Bere kantuetan ixilik dauka Goyhenex-ekilako behar-gabea.

Pazientzia eskasa aipatzen du, inpiztatzaleen lana ere bai; bainan oroz gainetik batzutan aita, bertze batzutan emaztea akusatzen ditu, haren preso-denbora luza-razirik.

Erran behar da lekukotasun izpirik ez dela kausitu ele hoien alde.

Etxahun, bere zortea ezin konprenituz, aieruka ari bide zen bakar-bakarrik bere buruarekin.

Eta nork daki? Beharbada federik hoberenean.

XOKOT-eko ZUBIA Pierre Topet etxen ez izanez, haren emaztea, ongi egin ustez eta lege-gizonek aholkaturik, ari izana da lur trukatzen eta lur saltzen.

Senharrak dauka tratu txarrak izan direla, etxe-galgarriak; bertzalde Engrampacirc;ce-k ez du auzoarekilakoa hautsi eta gizonak akusatzen du bederen haur bat ezkontzaz kanpo kontzebiturik.

Erasia horiek gaitziturik, Engrampacirc;ce Pelentok uzten du senharra eta ihes-leku bat atxemaiten bere ahizpa baten etxean, Barkoxen berean: bi haur eremaiten ditu berekin.

Bertsularia Etxahunian egoiten da bertze bi haurrekin, egoitza-parte batean Ibar bordariak bizi direlarik.

Etxahun erhotua bezala da, dena oihu eta mehatxu, bazterrak izitzen dituela.

Hainbertzenarekin, 1827-ko maiatzaren lehenean gertakari ikaragarri batek inharrosten du Barkoxe guzia: aratseko hamarrak irian, Oloron-eko feirietarik itzultzean, Dominique Etchegoyen, Xokot-eko zubian, handizki kolpatua da, hurbil-hurbildik keinatu xixpa tiro batez.

Ez dakite nork tiratu duen.

Bainan famak berandu gabe Etxahun dela dio: gaizki ikusirik, Hegiapal mendekioz hil nahiz, adixkide hobengabea funditu duke.

Etxahun durduzatzen da, ihesari emaiten, ahal bezala gordetzen.

Ondoko urriaren 23-tik 24-erako gauean suak suntsitzen du Hegiapalen borda bat, aldean duen belartegi batekin.

Berriz ere jendea jelosten da Etxahunen eskua lan hortan ari izana dela.

Hanbatenaz nun koblariak ilabete beraren azken egunetan Larrañeko artzaineri kantu bat kuriosa eman baitiote: kantu hortan hain xuxen bi lerro hauk adi ditazke Hegiapali buruz: